Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Otsailaren 4ean 19:00etan Ostadarreko bulegoan bilera antolatu du Saiarre mendi sailak. Honetan taldearen funtzionamenduaren inguruan hitz egingo da eta besteak beste ekitaldi ezberdinak eta irteerak antolatzeko ekimenak aurrera ateratzeko proposamenak izango dira hizpide. Bilera irekia izango da eta antolatzaileek mendia gustuko duten herritarrak honetan parte hartzera animatu nahi ditu.