Ttakun kultur elkarteak, Xumela eta Bertso eskolako kideak Santa Ageda egunaren bezperan, otsailaren 4an, larunbatean, 18:30etik aurrera koplatan arituko dira herriko kaleetan barrena. Ondoren afaria egingo dute Sollane sagardotegian. Afarian parte hartu nahi dutenek Ttakun kultur elkarteko egoitzan, Geltoki kalea 4, edo telefonoz 943 371 448 zenbakian izena eman behar dute.
Zabaleta auzoko lagunak eskean aterako dira ere, hauek 18:00etan auzoan eta inguruko baserrietan. Ahotsak berotzen joateko, ostiralean otsailaren 3an entsegua egingo dute, 19:30ean Antonio Blas plazan.