Matrikula garaia EPAn eta ikastetxeetan

Txintxarri Aldizkaria 2012ko urtarrilaren 30a

Helduen Hezkuntza iraunkorreko zentroak, EPAk, ikastaroetan izena emateko epea ireki du. Zentroak hizkuntzak, informatika, artea eta DBH titulua ateratzeko ikasketak eskaintzen ditu. Matrikula HHI-EPAko egoitzan, Osasun zentro berriko eraikineko 3. solairuan edo 943 366 608 zenbakian egin daiteke otsailaren 3ra arte.
Herriko ikastetxeetan ere gaur 2012-2013 ikasturteko aurrematrikula egiteko epea zabaldu da. Horregatik, ikastetxeek ikasle berrien gurasoekin bilera informatiboak egin dituzte. Sasoeta-Zumaburu ikastetxeko bilera, Zumaburuko egoitzan izango da otsailaren 1ean,17:30etan. Gurasoek otsailaren 10a arte izango dute aukera matrikula egiteko.