Lan ona egin zuten eta bederatzi igerilari igandean finaletan izango dira. Horietako hiru Nahia Jie Villamediana, Ainara Garcia eta Mikel Soto final nagusietan dominak eskuratzeko aukerak izango dituzte.
Alebin maila
Taldeko gazteenak ongi ibili ziren. Hauetan azpimarragarriak dira Nahie Jie Villamedianaren lehengo postua bizkar proban; bular proban, Ainara Garciaren lehengo postua eta Leire Carceroren hirugarrena eta, azkenik, Maialen Casado eta Janire Berasarteren bigarren eta hirugarren postuak 50 metro libre proban.
Hauetaz gain, Borja Apeztegia entrenatzaileak azaldu digunez, beste bederatzi igerilarik ere parte hartu zuten eta gehienek haien markak hobatzea lortu zuten.
Infantilak eta erreleboak
Infantiletan, berriz,Mikel Sotok laugarren postua lortu zuen bular proba eta Naiara Lizasok hirugarren postua eta marka pertsonala 50 metro libre proban.
Bestalde, 4x50 metro libreko errelebo mistoak ere izan ziren kanporaketan. Buruntzaldeak alebin mailetako bi talde eta infantiletako bat aurkeztu zituen. Hauetan azkarrena Nahia Jie Villamediana, Jon Soto, Beñat Alkorta eta Janiere Berasartek osatutakoa izan zen, hirugarren postua lortuaz.
Gauzak honela, aipatutako igerilari guztiak igandean Irunen izango dira Kutxa sariko finaletan.