Egun hauetan aurre ikusita dauden elurteak direla eta Lasarte Oriako Udalak zenbait aholku luzatu nahi dizkie herritarrei: kotxea behar beharrezkoa den kasuetan bakarrik erabiltzea, egin beharreko bidaiak garraio publikoan egitea, derrigorrez ibilgailu pribaturen bat hartu beharrean egonez gero segurtasun distantziak mantentzea, kotxea garajean gordetzea eta espaloietan kontuz ibili erorketak ekiditeko izotza egon baidaiteke.
Bestalde Udalaren partetik neurri desberdinak hartuko dira ahal den eragozpen gutxien egon daitezen. Goizean goizetik errepide guztiak garbituko ditu ahal den neurrian. Zerbitzu publikoei dagokienez sarrera guztiak garbituko dira eta gatza erabiliko da. Espaloiak ere garbi mantentzen saiatuko da eta herriko aldapetan arreta berezia jarriko da.
Gauzk honela, Udalak jakinarazten du herritarren zerbitzura egongo dela eta horretarako 943 37 60 55 (udala) edo 943 36 24 42 (Udaltzaingoa) telefonoetara deitu ahalko dutela herritarrek.