Euskal Presoen borrokaldia

Txintxarri Aldizkaria 2012ko otsailaren 3a

Urtarrilaren 9 eta 13 artean ekimen ugariko protestaldia burutu dute euskal preso politikoek Kepa Rezabalek Monterrosoko espetxetik jakinarazi digunez. "Urteak dira jadanik borroka iraunkor bati ekin genionetik hilean hainbat alditan ekimen finkoak eginez. Oraingo protestaldiarekin honakoa aldarrikatzen dugu: Euskal Herriko eztabaida eta erabakigune guztietan parte hartzeko daukagun eskubidea; euskal preso politikoak Euskal Herriratzea; gaitz larri eta sendaezinak dituzten kideak kaleratzea; zigorra beteta eta oraindik preso gauzkatenon askatasuna, hala nola baldintzapeko epea daudenena".
Eskutitzean Kepa Rezabalek lasarte-oriatarrei eskatzen die "aldarrikapen horien alde zuen esku dagoen guztia egin dezazuen era horretan amnistiaren bidean oinarrizko eskubide hauen lorpenean partaide izan zaitezten".