Lasarte-Oriako Udaleko Kultura Sailak, martxan jarri zuen sarreren zozketekin jarraituz, otsaileko bi ekitaldietarako bi sarrera bikoitz jarriko ditu orain jokoan.
Otsailaren 24a ostiralean izango den Bodologoak helduen antzerkiaz eta otsailaren 25 larunbatean, Sun Magoaren magia ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute kultura sailak kudeatzen duen www.lasarteoriasarean.eu web-guneko harpidedunek. Zozketa hilaren 22an egingo da.
Bestalde, bi ekitaldi horietarako sarrerak internet bidez erosteko aukera dago, www.lasarteoriasarean.eu web-gunearen bidez, leihatilan baino merkeago gainera.