Lasarte-Oriako Udal Musika eskolako pianoko hainbat ikasle asteburu honetan, otsailak 4 eta 5ean, Bastero kulturgunean antolatu den 7. Andoaingo Piano jaialdian parte hartuko dute.
Valeria Fadrique, Irene Carques, Irene Fernandez, Maria Otxandorena, Paloma Huguet, Jaione Martos, Amaia Salsamendi, Sara Rubio eta Adriana Carcedo dira, hain zuzen ere, lehiatuko diren gaztetxoak.