Sahara Herriaren Lagunak taldeko kideak, bihar otsailaren 4a, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 19:00etara Urbil merkatal guneko sarrera nagusian izango dira Euskal Karabanarako elikagaiak biltzen.
Arroza, azukrea, lekadunak, sardinak, atunak eta konpresak bilduko ditu elkarteak Saharako errefuxiatuen kanpamentuetara bidaltzeko.