ELAk langileen eskubideen aldeko manifestaldira joateko deia luzatu du

Txintxarri Aldizkaria 2012ko otsailaren 3a

Buruntzaldeako ELA sindikatuak lehengo astean prentsaurrekoa eskaini zuen egungo egoera politiko-ekonomikoa aztertu eta bihar, larunbata, Bilbon izango den Manifestazio Nazionalera deituz.
ELAko arduradunek azaldu zutenez, duela hiru urtetik hona agintari politikoek izan duten jarrera salatzeko hainbat ekintza burutu dituzte bai sindikatuak berak, baita gehiengo sindikalak ere, hala nola, Aberastasuna Banatu kanpaina, hiru greba orokorretarako deia eta 10 urrats eredu berri batetarako dekalogoa plazaratu zuten.
Honetaz gain, ELA sindikatuak, instituzioei aldaketaren beharra dagoela urte asko daramatzala esaten azpimarratu zuten.
Baina “azken urte hauetan, Erreforma ugari egin dituzte eta denak langileen kalterako. Erreformak egin dituztenek, enplegua sortzeko, ongizate estatua bultzatzeko, kontsumoa berpizteko eta abarrerako izango zela aldarrikatzen bazuten ere, gezurretan zebiltzan” eta horregatik, egoera berean gaudela salatu zuten.
“Gobernatzen gaituztenei, herritarren egoera larria aldatzeko egin behar dituzten politikak exijitu behar dizkiegu,” adierazi zuten.
Horretarako hainbat mobilizazio egin dituzte aste hauetan, hala nola elkarretaratzeak Zerbitzu publikoetako langileen defentsan.
Ekintza nagusiena, bihar arratsaldean 18:00etatik aurrera, Ongizate Estatutua jopuntuan, mugi gaitezen gure eskubideen alde lemapean Bilbon egingo den manifestazioa da.