Endika Gartzia bigarren Idiazabalgo krosean

Txintxarri Aldizkaria 2012ko otsailaren 3a

Endika Gartzia herritarrak bigarren postua eskuratu zuen Idiazabalgo herri krosean.
640 korrikalarik hotzari aurre egin zioten. Hasieratik Endika Gartzia eta Toñin Blanco gasteiztarra jarri ziren lasterketa buru. Eta azken metroetara arte elkarrekin egin zuten lasterka.
Helmugarako metro gutxi falta zirela, Blancok ihes egin zion Endikari eta herritarra bigarren iritsi zen, 33:57 denborarekin.
Baina Endikaz gain, beste herritar batzuk ere parte hartu zuten proba honetan: Ramon Altuna, 39:11; Imanol Arteaga, 39:13; Jose Ignacio Elvira, 40:47; Juan Mari Marcos, 41:31; David Sanz, 41:48; Javier Olazagoitia, 41:54; Francisco Javier Perez, 42:23; Julen Ollokiegi, 42:55; Jose Ramon Mendizabal, 47:54; Peio Fadrique, 47:54; Mikel Ormazabal, 47:54; Aitor Ezcurdia, 48:17; Eduardo Rivas, 48:19; Zigor Gallardo, 50:49; Ignacio Zapirain, 53:18 eta Aitor Sorozabal, 53:42.

Marka gutxienekoa

Bestalde, LOKEko Gaizka Ormazabalek larunbatean Partehartze libreko probetan etorkizuneko atleta mailako 200 metroko Espainiako gutxieneko marka egin zuen eta otsailaren 11 eta 12an, Antequeran izango da. •