Azpiegitura handiak aztertzen

Txintxarri Aldizkaria 2012ko otsailaren 3a

Akelarre Gazte Kolektiboak antolatuta, gure eremuan egingo diren azpiegitura lan handiei buruz, asteazkenean burutu zen hitzaldian, AHT gelditu plataformako Mikel Alvarez eta Lasarte-Oria Bizirik taldeko Xabi Herrera besteak beste AHT, makro kartzela edo errauskailuak sortu ditzaketen kalteetaz jardun ziren. Honetaz gain, bihar larunbata 17:30ean Donostian Boulevardetik abiatuta “Gipuzkoa desberdin baten alde azpiegitura-lan handiak gelditu!” lemapean egingo den manifestaziora joateko deia luzatu zuten.