2010. urtean jarri zen abian gidabaimena euskaraz ateratzeko egitasmoa Buruntzaldeko udalek bultzatuta. Hauek 2009-2010 ikasturtean diru laguntzak bideratu zituzten autoeskolek beharrezkoa zuten materiala euskaraz egiteko eta horrela ekimenarekin bat egin nahi zuten autoeskolek beharrezko materialarekin hornitu ahal izateko.
60 ikasle
2010. urtean 34 ikaslek gainditu zuten azterketa teorikoa euskaraz eta 2011ean berriz, 60k. Naiara Sanchiz Hernaniko euskara zinegotziaren hitzetan "kopurua ia bikoiztu da eta etorkizunerako erronkak, praktikoa ere euskaraz egin ahal izateko aztertzaile gehiagok euskaraz jakitea da. Baita geroz eta gazte gehiagok gidabaimena euskaraz ateratzea ere."
Gainera, erakunde ezberdinen arteko elkarlana sustatzea garrantzitsua dela azpimarratu dute udal ordezkariek, "egitasmoarekin bat egitea Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Trafiko ministeritzak".
Autoeskolentzat, Jose Mguel Solozabal, Solozabal autoeskoletako buruak azaldu bezala, gidabaimena euskaraz ateratzeko aukera eskaintzea aspaldiko nahia zen eta "udalek egindako esfortzu ekonomikoa eskertzekoa da" Izan ere, hori gabe ezinezkoa litzateke.
Oso pozik azaldu dira aldeak ekimenak izandako harrerarekin eta aurrera egitea da hel burua. Datorren urtean ere saria banatuko da beraz, gida baimena euskaraz ateratzea animatzen dituzte Buruntzaldeko bizilagunak.