Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eguraldi txarrari aurre eginez, herritar ugari animatu dira Santa Agedari oles egitera, Euskal Herriko eguna ospatuz eta bide batez, ohitura zaharrak gordetzeko asmoz. Ohiko makil doinuez gain, bertsolari, trikitilari eta panderojoleek ere girotu dituzte gure herriko kaleak.
Hauek izan dira herrian santa eskean atera direnak: Zabaletako 20 bat auzokide baserriz baserri aritu dira kantuan; Erketz dantza taldekoek 45 lagun biltzea lotu dute eta adarraren laguntzaz, herriko txoko desberdinetan barrena ibili dira; Jalgune elkarteko neska-mutilek ere izan dute kantuan aritzeko aukera; Jon Lasa eta Amalur trikitxa eskola ere Lasarte-Oriako erdialdean aritu da neskatxa eta mutikoekin batera kantu tradizionalak abesten; eta azkenik, Ttakun Kultur Elkarteak antolatuta, Xumela kantu taldea, Udal Musika Eskolako trikitilariak eta Lasarte-Oriako bertso eskolako kideak ere aritu dira Santa Agedari oles egiten, santuaren egunaren bezperan hain zuzen. Giro polita jarri dute eguraldi petralari umore onenez abestuz. Herritarrak eztarriz sano dabiltzala frogatu dute egun honetan eta hauek kantuan jarraitu bitartean, ez da ohitura zaharrik galduko.