Futbol Porrako bigarren buelta martxan

Txintxarri 2012ko ots. 5a, 01:00
Ostadar SK taldeak antolatzen duen 2011-2012 denboraldiko 2. Futbol Porra martxan jarriko da hurrengo asteburuan. Antolatzaileek jakinarazten dute, Porrako boletoak nahiz oinarriak dagoeneko ohiko tabernetan daudela. Boletoak otsailak 11ra arte bete daitezke, arratsaldeko 16:00ak arte. Bigarren buelta hau maiatzaren 13an amaituko da eta orduan jakingo dira irabazleak.
Ostadar SK taldeak antolatzen duen 2011-2012 denboraldiko 2. Futbol Porra martxan jarriko da hurrengo asteburuan. Antolatzaileek jakinarazten dute, Porrako boletoak nahiz oinarriak dagoeneko ohiko tabernetan daudela. Boletoak otsailak 11ra arte bete daitezke, arratsaldeko 16:00ak arte.
Bigarren buelta hau maiatzaren 13an amaituko da eta orduan jakingo dira irabazleak.

Sariak

Izan ere, Porrako lehenengo eta bigarrenak 360 eurotako eta 180 eurotako saria jasoko dute.
Hala ere, jardunaldi bakoitzean 60 eurotako saria jasoko du irabazleak eta hiru urdaiazpiko zozketatuko dira parte hartzaileen artean. Azken sailkatuak ere saria izango du, beste urdaiazpiko bat. Urtean egin diren bi porren irabazleak berriz, 1000 eurotako saria jasoko du.
Ostadar kirol taldeak lasarteoriatarrei Porra egiteko eta ekimenean parte hartzeko gonbidapena luzatzen die, hain juxtu, bide batez Ostadarrek antolatzen dituen kirol ekintzei ere laguntzeko.

Lehenengo buelta

Bestalde, ostiralean denboraldiko lehengo porrako sari banaketa izan zen Txema Tabernan.
Lehenengo buelta honetan, Pablo Grifos eta IƱigol Zabalza izan ziren lehenengo eta bigarren sailkatuak hurrenez hurren. Urdaiazpikoen irabazleak, berriz, Alexander Rodriguez, Corta cabeza, Xuban Ollokiegi eta Urdaiazpikoman izan ziren.
Bestalde, Txema tabernako jabeentzat izan zen puntu gehien lortzen dituen tabernaren saria.