Elkolab. S. Coop. enpresak, Lasarte-Oriako Udalarekin elkarlanean, janari-manipulatzaile ikastaro berria antolatu du. Honakoa ostalaritzako sektoreari zuzenduta dago eta Osasun Sailak eskatzen duen auto-kontrolaren inguruko edukiak landuko dira.
Ikastaroa otsailaren 13an izango da Anbulatorioko bigarren solairuan dagoen erabilera anitzeko aretoan 16:00etik 20:00era. Pertsonako 45euro ordaindu beharko dira eta langabetuek 35 euro. Informazio gehiago jasotzeko edota izena emateko, OMIC 943361605 edo Elkolab, S.COOP. 943533303 telefonora deitu behar da.