Irugurutzeta eta San Markosera txangoa

Txintxarri Aldizkaria 2012ko otsailaren 6a

Lasarte-Oriako Biyak Bat erretiratuen elkarteak txangoa antolatu du otsailaren 21ean, asteartea.
Oraingoan, elkarteko kideek Irunen dagoen Irugurutzeta meategia eta inguruan dauden labe eta zuloak bisitatuko dituzte. Inguru honetara meatze-trenean gerturatuko direla azaldu digute elkarteko kideek.
Bazkaria San Markoseko gotorlekuko jatetxean izango da. Ostean, Gotorlekuko museoa ikusi eta denbora baldin badago, Hondarribira hurbilduko direla aurreratu dute antolatzaileek.
Irteerako prezioa 34 eurotakoa da elkarteko bazkideentzat; bazkide ez direnek, berriz, 38 euro ordaindu behar dituzte. Txangoan izen emateko epea, otsailaren 8a, asteazkenean irekiko da