Bilduren lehenengo herri batzarra asteazkenean

Txintxarri Aldizkaria 2012ko otsailaren 6a

Bildu alderdiak bere lehenengo herri batzarra egingo du asteazkenean, otsailaren 8an, Villa Mirentxun. Alderditik aditzera eman digutenez, Gobernuan jarri denetik, bere barne egitura osatzen jardun da udaletxeko lanak ahal bezain hoberen egin ahal izateko.
Alderdiak eskaini dituen datuen arabera, gaur egun 50 bat lagun inguru daude lan talde ezberdinetan banatuak udalak jorratzen dituen hainbat esparruri erantzunak ematen.
Egitura guztiaren aurkezpen publikoa egiteko, hurrengo asteazkenean arratsaldeko 19:00etan Villa Mirentxu eraikinean herri batzarra antolatu du alderdiak.

Herri Batzarra

Herri batzarraren gai ordena Batzarraren helburuen azalpena, zinegotzi bakoitzaren azalpena, antolaketa prozesuaren eta bere emaitzaren azalpena, lan talde bakoitzaren aurkezpena, web gune berriaren aurkezpena eta amaitzeko, udaleko kargu hartzearen bideo baten emanaldia izango dira.
Bilduk bere aldetik gonbidapena luzatu nahi die herritar guztiei bertaratzeko eta antolaketan parte hartzeko, edonorentzat ateak irekita daudela berretsiz.