Sahararako jaki bilketa Urbilen

Txintxarri Aldizkaria 2012ko otsailaren 6a

Sahararen Aldeko Lagunak Elkarteak larunbatean jarri zuen jakiak biltzeko postua Urbil merkatal gunearen aurrean. Arduradunek aipatu zutenez, aurreko urteetan baino jende gutxiagok jarri du bere aletxoa. Aurreko urtean Lasarte-Orian bi tona jaki bildu ziren eta aurtengoan, zifra horretatik gertu ibiliko dira. Orain arte, herriko ikastetxeetan, supermerkatuetan eta Emakumearen Zentro Zibikoan izan da jakiak uzteko aukera. Orain, guztia batu eta Saharara eramango dute kamioi bidez, errefuxiatu guneetan banatu dezaten.