Urazpiko nazioarteko zinema zikloa hasi da

Txintxarri Aldizkaria 2012ko otsailaren 6a

Danok Kide elkarteak Lasarte-Oriako Udala eta Real Sociedad taldeko urpeko sailaren laguntzaz urazpiko nazioarteko zinema zikloari hasiera eman dio gaur.
Gaurkoan Gasteropodoen mundua eta Ekuador, eguzkiaren ibaiak film laburrak ikusi dituzte Manuel Lekuona kultur-etxeko aretora hurbildu diren herritarrek.
Bi film hauetan itsaso eta ibaietan dauden espezie desberdinak ezagutu ahal izan dituzte, hala nola, itsas-bareak edo arrautzeak zuhaitz hostoetan jartzen dituen arraina.
Saioaren amaieran, Real Sociedad taldeko urpeko sailako lehendakariari Nanao Cordovillari filmeei buruzko galderak egiteko aukera izan dute.