06_Txakur kakarik ez du nahi Zabaletak

jon-altuna-iza 2012ko ots. 6a, 01:00
Zabaleta Auzolan elkarteak txakur kaken aurkako kanpaina hasi du, auzoan zakurrak libre uzten dituztenei jokabide garbiagoa eta arduratsuagoa eskatuz. Auzotarrak nazkatuta daude hainbat tokitan ageri diren gorotz eta pixa arrastoekin. Esaterako aurreko larunbatean 20 minutuan auzoan ateratako argazkien bilduma bidali digute: ondoan ikusi daiteke asko jaso zituztela.
Auzo garbiagoa" aldarrikatuz, kanpina xume bat hasi dute Zabaleta auzokoek "txakur-jabeek modu garbiago eta arduratsuagoan joka dezaten". Izan ere, auzokoek salatu dutenez, "nazka-nazka eginda gaude bazter guztietan aurki daitezkeen txakur gorotzekin eta pixa arrastoekin. Haurren jolas parkean, espaloietan, belardietan, lorategietan, errepidean, atari aurrean... guztietan topa daitezke egunero".
Kartel ezberdinak prestatu eta auzo guztian zehar jarri dituzte txakur-jabeei arreta, gizabide eta heziketa handiagoa eskatuz. Txarteletan zakurrak zaintzeko, arreta izateko eta zakarrontziak erabiltzeko eskatzen zaie jabeei.
Kanpainaren antolatzaileek aitortu dute jakin badakitela jabe gehienek arduraz jokatzen dutela, euren txakurren kakak jaso eta leku egokian utziz; baina txakurra auzoan aske uzten dutenenegana eta ohitura desegokiak dituztenengana iritsi nahi dute.
Aurretik ere egin dituzte Zabaletan horrelako ekimenak baina oraingo kanpaina eraginkorra eta azkena izatea espero dute, “besteren beharrik izan ez dadin”