"Murriztu Zirt edo Zart" herriko eskoletara iritsi da

Txintxarri 2012ko otsailaren 7a

Gaurkoan Landaberriko ikasleei egokitu zaie Sanmarko Mankomunitateak bultzatutako ekimen honetan parte hartzea. Bihar arratsaldean Sasoetan egingo dira saioak.

None
Sanmarko Mankomunitateko lehen hezkuntzako eskola guztiei dago zuzenduta kanpaina eta guztira 3.000 ikaslek hartu ahal izango dute parte ingurumen-hezkuntzako Murriztu Zirt edo Zart ekimenean. Egun hauetan saioak herriko Sasoeta eta Landaberri eskoletan burutzen ari dira.

Fletxitik Fletxira jolasarekin hasi dira lehenik. Hau "oka" antzeko jolas erraldoia izan da eta haurrak lau taldetan banatuta hasi dira dadoa botatzen laukitik laukira fitxa mugituz. Birziklapena eta hondakinen murrizketan oinarritatutako probak burutu behar izan dituzte jolasean aurrera egiteko. Besteak beste, birziklatzeko ontzi egokietan banatu behar izan dituzte hondakinak edota erosketak ahalik eta hondakin gutxien eraginez burutu.

Sentsibilizazioa


Ekimen honen helburuak dira, eskola-komunitatea jokabide-ohiturak aldatzea bere hurbileko ingurunean hondakin gutxiago sortzen lagundu dezan. Baita, hondakin sorkuntzari dagokionez, honek dakarren arazoan eta hau konpontzeko guztion parte hartzearen premian gutako bakoitzak duen protagonismoari buruz kontzientzia hartzea eta sentsibilizatu nahi da. Azkenik, hiri-hondakinen gaineko ezagutzak hedatu nahi dira, arreta berezia jarriz prebentzioan, hondakin kantitatea murriztean eta berrerabilerak duen garrantzian, gaikako bilketa alde batera utzi gabe.