Fletxitik Fletxira jolasarekin hasi dira lehenik. Hau "oka" antzeko jolas erraldoia izan da eta haurrak lau taldetan banatuta hasi dira dadoa botatzen laukitik laukira fitxa mugituz. Birziklapena eta hondakinen murrizketan oinarritatutako probak burutu behar izan dituzte jolasean aurrera egiteko. Besteak beste, birziklatzeko ontzi egokietan banatu behar izan dituzte hondakinak edota erosketak ahalik eta hondakin gutxien eraginez burutu.
Sentsibilizazioa
Ekimen honen helburuak dira, eskola-komunitatea jokabide-ohiturak aldatzea bere hurbileko ingurunean hondakin gutxiago sortzen lagundu dezan. Baita, hondakin sorkuntzari dagokionez, honek dakarren arazoan eta hau konpontzeko guztion parte hartzearen premian gutako bakoitzak duen protagonismoari buruz kontzientzia hartzea eta sentsibilizatu nahi da. Azkenik, hiri-hondakinen gaineko ezagutzak hedatu nahi dira, arreta berezia jarriz prebentzioan, hondakin kantitatea murriztean eta berrerabilerak duen garrantzian, gaikako bilketa alde batera utzi gabe.
