Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lasarte-Oriako Bilduk lehen Batzar Orokorra egin du Villa Mirentxun. Bertan Udal gobernuak orain arteko kudeaketaren berri eman du eta hurrengo urtera begira finkatutako erronkaz mintzatu dira.
Lasarte-Oriako Bilduko kideak lehen aldiz Batzar Orokorrean elkartu dira gaur iluntzean Villa Mirentxun. Bertan udal gobernua osatzen duten zinegotzi eta alkateak berak hitza hartu eta orain arteko kudeaketaz aritu dira. Bakoitzak bere arloari dagozkion gaiak azaldu ditu baita orain arte hartutako erabakien nondik norakoak ere. Horretaz gain, alderdiaren baitan sortu diren lan taldeak aurkeztu dira eta etorkizunera begira, urte beteko epearekin, erronka berriak finkatu dituzte alderdi kideek.