Familia osasuntsua, berdintasunean oinarritua

Txintxarri Aldizkaria 2012ko otsailaren 9a

Gipuzkoako Guraso Bananduen elkarteak AGIPASE, Lasarte-Oriako Udala eta Emakumeen Zentro Zibikoaren elkarlanarekin, “Familia Berdintasunean” programa jarri du martxan Lasarte-Orian. Hitzaldi eta tailerren bitartez, gizon-emakumeen aukera-berdintasunari buruz sentsibilizatzea du helburu.

Hitzaldia

Elkarteak “Gizon-emakumeen arteko berdintasuna: erronka edo errealitatea” hitzaldia eskainiko du gaur arratsaldean Villa Mirentxun.
Honetan, Sara Gonzalez psikologoa aritu da hizlari familia, edozein egitura duela, instituzio osasungarria izan dadin.
Psikologoak adierazi duenez, kulturak eta gizarteak eragina dute emakume eta gizonen artean dagoen desberdintasunean.
Lehenik historikoki desberdintasun hori egon dela azaldu du, emakumeak dependentzia ekonomiko eta politikoa zuela. Emakumearen lana publikoki ikusten ez zela gogoratu du. Baina, era berean, gizonak ere emakumearekiko dependentzia zuela adierazi du.
Jarraian ohituraz emakume, zein gizonek izan behar dituzten baloreak aztertu dira eta kulturak eta hezkuntzak desberdintasun horrekin zer ikusia dutela.
Villa Mirentxuko hitzaldi aretora hurbildu diren emakumeek haien iritzia eta adostasun eza adierazteko aukera izan dute, baita galderak egitekoa ere.

Tailerra

Hitzaldiaz gain, Guraso Bananduen Elkarteak, Lasarte-Oriako Emakumeen Zentro Zibikoan datozen hiru ostegunetan, otsailak 16, 23 eta martxoaren 1ean, 18:00etatik 20:00etara “Berdintasunean hezteak zer dakarkit eta nola egin dezaket” tailerra burutuko du.
Sara Gonzaleze adituak hitzaldian azaldu duenez, “tailer honetan bakoitzarentzat berdintasuna zer den ikusiko dugu”.
Elkarteak herritar guztiak animatzen ditu ekimen honetan parte hartzera.