09_Zerbitzu Publikoetako murrizketen eta neurrien aurkako lan uztea

Txintxarri Aldizkaria 2012ko otsailaren 9a

Eusko Jaurlaritzak zerbitzu publikoei ezarri dizkien murrizketei eta langileei zuzendutako neurri zorrotzei aurre egiteko asmoarekin, ELA, LAB eta STEEI-EILAS sindikatuek greba egiteko deialdia egin zuten gaurko.
Lasarte-Orian ikastetxeetan eta Landaberri ikastolan, zehazki izango jarraipen gehien.
Landaberri ikastolako irakasleek bat egin dute sindikatuen eskaerarekin eta eguerditik aurrera ez da saiorik izango.
Sasoeta-Zumaburu ikastetxean eta Lasarte-Usurbil institituan jakin arazi digutenez, lan uztearekin bat egin dute irakasle multzo batek, baina ikastetxeek lanean jarraituko dute.
Bestalde, Lasarte-Oriako Udalak eta Euskotrenek ere lau orduz etengo dute haien lana. Udalak 11:0etatik aurrera eta Euskotrenek goizeko 6:30etik 10:30era eta arratsaldeko 17:30etik 21:30era. Enpresa publikoak zerbitzu minimoak ezarriko ditu ordu horietan.