Ehiza txikiko txapelketa
Buruntz-Azpi elkarteko ehiza txapelketa Buruntza mendiko magaletan burutuko da, otsailaren 25ean, igandean, goizeko 9:00etatik aurrera.
Elkarteak jakin arazi duenez, zakurrekin egiten den ehiza txikiko lehiaketa izango da eta elkarteko bazkideek, zein ehiztari federatuek parte hartu dezakete.
Lehiaketan izena emateko epea irekia dago datorren otsailaren 23 ostegunera bitartean.
Arrantza baimenak
Honetaz gain, Buruntz-Azpi elkarteak jakin arazten du, arrantza baimenak berritzeko epea ireki dela.
Baimen hori astearte eta ostegunetan arratsaldeko 19:30etik 20:30era bitartean eskatu ahal izango da Buruntz-Azpi elkarteak Basaundi bailaran daukan egoitzan.