Futbol porrako bigarren buelta

Txintxarri Aldizkaria 2012ko otsailaren 10a

Ostadar SKT-k antolatzen duen 2011-2012 denboraldiko 2. Futbol Porrako boletoa bete eta parte hartzeko azken egunak dira hauek. Izan ere, bihar otsailak 11a, arratsaldeko 16:00ak arte, utzi ahal izango dira txartelak parte hartzen duten tabernatan.
Sariei dagokionez, Porrako lehenengo eta bigarrenak 360 eurotako eta 180 eurotako saria jasoko dituzte. Jardunaldi bakoitzean 60 eurotako saria jasoko du irabazleak eta hiru urdaiazpiko zozketatuko dira parte hartzaile guztien artean. Azken sailkatuak ere saria izango du, beste urdaiazpiko bat. Urtean egin diren bi porren artean onenak, berriz, 1000 eurotako saria jasoko du.
Ostadar kirol taldeak lasarteoriatarrei porra egiteko eta ekimenean parte hartzeko gonbidapena luzatu die, hain juxtu, bide batez Ostadarrek antolatzen dituen kirol ekintzei ere lagunduko diotelako.