Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kultur Kale ziklo berriari hasiera eman zitzaion herrian ostiral gaueko kontzertuekin. Lasarte-Oriako Udala eta Xpressionk! Kultur Elkartearen ekimenez, Casual Blues eta White Towels taldeen kontzertuek ireki zuten ziklo berria.
Abend tabernan izan zen ekimen berriaren lehen zita, eta jende asko bertaratu zen bi kontzertuak ikustera. Bi taldeek blues eta rock doinuak uztartu zituzten euren kalitatearen berri emanez. KKZren hurrengo zita Donegal pub-ean izango da, Mario Simancas aktorak monologo bat eskainiko du otsailaren 23an, ostegunez, gaueko 23:30etan eta sarrera doan izango da.