Areto futbol taldeak nahi eta ezin

Txintxarri 2012ko otsailaren 12a

Ez da asteburu ona izan areto futboleko taldeentzat. Bai ISU Leihoak-ek eta bai Aldaz HK-ak ezin izan zituzten euren partidak irabazi...

Ez da asteburu ona izan areto futboleko taldeentzat. Bai ISU Leihoak-ek eta bai Aldaz HK-ak ezin izan zituzten euren partidak irabazi. ISU-k Euskal Ligako Tolargi liderraren aurka galdu zuen. Kiroldegian jokatutako partidan, Ibartarren aurka 2-5eko emaitzarekin etsi behar izan zuen. Aldaz HK-ri dagokionez, honek ere 2-0 galdu zuen etxetik kanpo Ibarra FS liderraren aurka. Oraingoz, Euskal Ligako 5. postuan kokatu da ISU eta Liga Nazionaleko hirugarren mailan, 6. dago Aldaz HK.