Musika eskolako ikasleak ongi 7. Piano jaialdian

Txintxarri Aldizkaria 2012ko otsailaren 13a

Andoaingo 7. piano jaialdia izan zen, otsailaren 4an eta 5ean, Bastero kulturgunean. Udal Musika eskolako ikasleek lan ona egin zuten zilarrezko sei domina eta brontzezko hiru eskuratuz.

Andoaingo 7. piano jaialdia izan zen, otsailaren 4an eta 5ean, Bastero kulturgunean. Bertan Gipuzkoa osoko 900 haur eta gazte bildu ziren eta Lasarte-Oriako Udal musika eskolako Garbiñe Arruabarrena eta Mª Jose Mugica irakasleen bederatzi piano jole ere bertan egon ziren.
Udal Musika eskolako arduradunek azaldu digutenez, ikasleek lan ona egin zuten zilarrezko sei domina eta brontzezko hiru eskuratuz.
Musika eskolaren izenean hamaika urtea arteko A mailan Jaione Martos Urkizu eta Valeria Fadrique Saez-Benito parte hartu zuten; B mailan, hamalau urtera artekoan, Amaia Salsamendi Galan, Irene Carques Martin, Irene Fernandez Alonso, Maria Otxandorena Alba eta Sara Rubio Murillo.
Azkenik, hemezortzi urte baino gutxiagokoen C mailan Adriana Carcedo Martin eta Paloma Huguet Rodriguez izan ziren lehian.