Bi tona Saharako errefuxiatuen kanpamenduetara

Txintxarri Aldizkaria 2012ko otsailaren 13a

Sahar Herriaren lagunak elkarteak aurten Euskal Karabana ia 2 tona bildu ditu Lasarte-Oria eta Añorgan. Taldeko kideek azaldu digutenez, “zehazki tona bat eta 800 kilo bildu ditugu”.
Elkartearentzat pena izan da iazko bi tonetara ez iristea, hala ere, pozik daude herritarrek aste hauetan erakutsitako elkartasunarengatik.
“Ikastetxe eta supermerkatuetan mantendu da janari kopurua. Baina Urbilen aurten gutxiago bildu dugu,” aipatu digute.

Karabana

Sahara Herriaren laguneko kideek adierazi digutenez, “egun hauetan Donostiara eramango dugu guztia. Bertan Gipuzkoan bildutako guztia batuko da. Ostean, Bizkaia eta Araba produktuekin bat egin, kamioetan sartu eta hilabete amaieran, Euskal Karabana aterako da Saharako errefuxiatuen kanpamenduetara”. Hala ere, aipatu dutenez oraindik eguna ez dago zehaztua.

Eskerrak

Honela, elkarteak eskerrak eman nahi dizkie janaria eman duten Añorga eta Lasarte-Oriako biztanleei.
Supermerkatuei Dia, BM, Eroski, Carrefour, Arsuaga, ikastetxe, institutu, Emakumeen Zentro Zibikoari eta Udalari ere bere esker ona agertzen die elkarteak emandako laguntzagatik.

Elkartasuna adierazi

Era berean, kanpamenduetan azaroan bahituak izan ziren hiru kooperanteak, Enric Gonyalons Mundu Bat elkarteko kidea, Ainhoa Fernandez de Rincon, eta Rossella Urru italiarra gogoratu eta familiei elkartasuna adierazi nahi izan diete.