
Lasarte-Oriako eta eremuko Turismo establezimenduen kalitatea bermatzeko Behemendi erakundeak jardunaldia antolatu du.
Hainbat ekintza eraman ditu aurrera hilabete hauetan, hala nola, mahai politikoa, turismo mahaia eta mahai sektoriala sortu ditu eremuan.
Jardunaldia
Orain turismoarekin zer ikusia duten komertzio eta establezimenduekin hasiko da lanean.
Horregatik, Behemendik Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil udalerrietako establezimenduei gonbitea egiten die Villa Mirentxun otsailaren 15ean, asteazkenean, 10:00etan antolatu den jardunaldian parte hartzera.
Honetan, SICTED deituriko Kalitatearekiko Konpromezu Programaren barruko "Praktika Onak" sentsibilitate ekimena egingo da.
SICTED sistema
SICTED deituriko Tokiko Kalitate turistikorako sistemak turismoarekin zerikusia duten establezimendu txiki eta ertainen kudeaketaren hobekuntza du helburu.
Alde batetik, sistema honek turismo sektoreko establezimenduei haien lehiakortasuna hobetzen laguntzeko tresnaz hornitzen ditu eta, era berean, helburu turistikoan parte hartzearen kontzientzia bultzatzen du enpresa hauetan.
Hau lortzeko kalitate programak 29 lanbide ezberdinentzako praktika egokien gidaliburuak ditu eta hauek ezagutzera emango dituzte asteazkeneko jardunaldian.