Ohiko udalbatzarra gaur 18:30ean

Txintxarri 2012ko otsailaren 14a

Jorratuko diren gaien artean, Lasarte-Oriako EAJ-k Somoto aferari buruzko mozioa aurkeztuko du. Honen bitartez, alderdi jertzaleak udalak zerbitzu juridikoak kontratatzeko eskaera egingo du Somotori emandako diru lagunzen inguruko salaketa epaitegietan aurrera egin dezan.

Honetaz gain, autobus zerbitzu publiko erregularra konkurrentzia libreko erregimenean emateko, memoria onartu eta zerbitzua nola emango den zehaztuko dute udal ordezkariek. Bestalde, udal talde sozialistak bi mozioa aurkeztuko ditu, bata haur jaioberriak ustez bidegabeki edo irregularki adoptatzeari buruzkoa eta bestea, udalak Finantzatzeko Foru Funtsa itzultzearen ingurukoa. BILDUk berriz, sektore publikoaren erreformari buruzko mozioa aurkeztuko du.

"Euskal Herriko lagunak mendebaldeko Saharakoekin bat" elkarteak, Saharar herriarekin harremana duten gai batzuei buruz egindako mozioa eztabaidatuko dute ere. Azkenik, galderetarako tartea zabalduko da.