14_Onartuta EAJk Somotori buruz aurkeztutako mozioa

Txintxarri 2012ko otsailaren 14a

EAJk udalak zerbitzu juridikoak kontratatzeko eskaera egin du Somotora bideratutako diru laguntzen inguruko salaketa epaitegietara eraman dadin. Mozioaren nondik norakoak Estitxu Alkortak azaldu ditu eta honen hitzetan udal gobernuak berak aurkeztu behar du salaketa epaitegietan eta hau horrela egin ahal izateko, diru partida bat adostea proposatu du. Mozioa onartuta izan da EAJ, Bildu eta Plataformakoen aldeko botoekin eta PSE-EE eta PP-ren abstentzioekin.

Jesus Zaballos Lasarte-Oriako sozialisten ordezkariak hitza hartu eta azaldu du bere alderdiak, gai honi dagokionez, ez dituela oztopoak jarriko. Aldi berean Alkortari, baita udal gobenuko kideei, leporatu die oraindik salaketa jarri ez izana. Zaballosen hitzetan hau ez da oraindik gauzatu, zerbitzu juridiko horren gastuak udalaren, hau da herritarren, diruarekin ordaindu nahi delako.

Autobus zerbitzua


Honetaz gain, autobus zerbitzu publikoa bera sortzea erabaki dute udal ordezkariek zenbait aldaketa tarteko. Oraindik guztiz adostuta ez badago ere, zerbitzua zenbait aldaketarekin sortuko da. Autobusak zerbitzu gutxiago egingo ditu baina ordutegi zabal bat eskainiz, hau da bidaiari gehien egoten diren ordu tarteetan bermatuko dira zerbitzuak. Horretaz gain, autobus txartela merkeagoa izango da, 60 zentimo, Lurraldebusaren onurak ezingo direlako hasiera batean izan.

Bestalde, udal talde sozialistak bi mozioa aurkeztu ditu, bata haur jaioberriak ustez bidegabeki edo irregularki adoptatzeari buruzkoa onartuta izan dena eta bestea, udalak Foru Funtsa itzultzearen ingurukoa. Izan ere, Aldundiak udalei urte beteko epean eskatu die hau itzultzea eta lehen hiru urtetan egin behar zen. Bilduk berriz, sektore Espainiako gobernuak egindako sektore publikoaren erreformari buruzko mozioa aurkeztu du udalei mugak jartzen zaizkiela azpimarratuz eta hau onartu da.

"Euskal Herriko lagunak mendebaldeko Saharakoekin bat" elkarteak, Saharar herriarekin harremana duten gai batzuei buruz egindako mozioa aurkeztu du eta alderdiek honakoa onartu dute PP eta Plataformaren abstentzioekin.