Autobus zerbitzua
Honetaz gain, autobus zerbitzu publikoa bera sortzea erabaki dute udal ordezkariek zenbait aldaketa tarteko. Oraindik guztiz adostuta ez badago ere, zerbitzua zenbait aldaketarekin sortuko da. Autobusak zerbitzu gutxiago egingo ditu baina ordutegi zabal bat eskainiz, hau da bidaiari gehien egoten diren ordu tarteetan bermatuko dira zerbitzuak. Horretaz gain, autobus txartela merkeagoa izango da, 60 zentimo, Lurraldebusaren onurak ezingo direlako hasiera batean izan.
Bestalde, udal talde sozialistak bi mozioa aurkeztu ditu, bata haur jaioberriak ustez bidegabeki edo irregularki adoptatzeari buruzkoa onartuta izan dena eta bestea, udalak Foru Funtsa itzultzearen ingurukoa. Izan ere, Aldundiak udalei urte beteko epean eskatu die hau itzultzea eta lehen hiru urtetan egin behar zen. Bilduk berriz, sektore Espainiako gobernuak egindako sektore publikoaren erreformari buruzko mozioa aurkeztu du udalei mugak jartzen zaizkiela azpimarratuz eta hau onartu da.
"Euskal Herriko lagunak mendebaldeko Saharakoekin bat" elkarteak, Saharar herriarekin harremana duten gai batzuei buruz egindako mozioa aurkeztu du eta alderdiek honakoa onartu dute PP eta Plataformaren abstentzioekin.