Helduentzako igeriketa ikastaroa

Txintxarri 2012ko otsailaren 17a

Otsailaren 21etik apirilaren 2ra, erdi eta hasiera mailako helduentzako igeriketa ikastaroa eskainiko dute udal kiroldegian.
Astean hiru saio izango dira, astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan, 20:30etatik aurrera. Izena emateko azken eguna otsailaren 22a, astezkena da.
Ikastaroak 105,70 euro balio du eta kiroldegiko bazkide direnentzat 58,70 euro.
Informazio gehiago nahi izanez gero kiroldegiko bulegora hurbildu edo 943 376 182 telefonora dei dezakezue.