Txapelketa eta baimenak

Txintxarri 2012ko otsailaren 17a

Buruntz-Azpi elkarteko ehiza txapelketa Buruntza mendiko magaletan burutuko da, otsailaren 25ean, igandean, goizeko 9:00etatik aurrera.
Elkarteko bazkideek, zein ehiztari federatuek parte hartu dezakete.
Lehiaketan izena emateko epea irekia dago datorren otsailaren 23 ostegunera bitartean.
Era berean, elkarteak jakin arazten du, arrantza baimenak berritzea astearte eta ostegunetan arratsaldeko 19:30etik 20:30era bitartean eskatu ahal izango dela Buruntz-Azpi elkarteko egoitzan.