Aparkalekuak Hipodromo etorbidean

Txintxarri 2012ko otsailaren 17a

Hipodromo etorbideko bizalagunek eskaera bat egin dio Udalari, Murias enpresak Osasun Ze ntro zaharrean zegoen lur saila garbitu eta aparkalekua jartzea.
Elkarteko kideek azaldu digutenez, “egun lur sail hori itxia dago eta barruan hondakindegi bat dago”.
Horregatik, eremu hori garbitzea eskatzen dute eta bertan kotxeak utzi ahal izatea, Beheko kaleko aparkalekuaren antzera. “Herrian arazo larria da aparkalekuena. Gure ustez irtenbide ona izango litzateke,” adierazi digute.
Izan ere, bizilagunek argudiatzen dutenez, “krisi egoera dela eta, Muriasek ez ditu epe motzean etxebizitzak eraikiko”.