Hasi da festa!

Txintxarri 2012ko otsailaren 18a

12:00etan Okendo plazan eman zaie hasiera 2012ko Joko Olinpikoei. Su olinpikoak herrian zehar ibilbidea egin du eta ondoren plazan bertan kokatu da festaren ikur izan dadin asteburu osoan zehar. Eguraldi ona lagun, jende ugari animatu da mozorrotzea eta festan parte hartzea.

16:30etan hasiko da konpartsen desfilea Okendo plazatik hasita. Honakoa herritik ohiko ibilbidea egingo du hainbat gekdialdi eginez, Ondoren Akelarrekoek olinpiadak burutuko dituzte eta dantza egiteko aukera izango da bai erromerian baita ABIBA disko festan ere. Herriko hainbat tabernetan ere kontzertuak izango dira.