Lasarte-Oriako Gizarte Zerbitzuetako Departamentuak, Gipuzkoako Familia Hartzaileen Beroa elkartearen lankidetzarekin, familia-harreraren inguruko hitzaldia eskainiko du: "Hazi, hezi eta bizitzeko aukera bat, HAZI, HEZI, BIZI" izenburuarekin.
Ekitaldia otsailaren 23an izango da, ostegunez, arratsaldeko 19:00etan, Lasarte-Oriako Villa Mirentxuko areto nagusian, Donostia Etorbideko 3.ean. Hitzaldia emango dutenak Beroa elkarteko lehendakari Izaskun Ugarte, familia eta bikote psikologo eta psikoterapeuta Leticia Martín eta familia hartzaile bat izango dira. Informazio gehiagorako, 943 245604 telefonora deitu edo asociacionberoa@hotmail.com helbide elektronikora idatz daiteke.