Berdintasunean hezteko tailerra emakumeen zentro zibikoan

Txintxarri 2012ko otsailaren 20a

Lasarte-Oriako Udala eta Emakumeen Zentro Zibikoaren lankidetzarekin, AGIPASE elkarteak “Berdintasunean hezteak zer dakarkit eta nola egin dezaket” tailerra burutuko du. Lasarte-Oriako Emakumeen Zentro Zibikoan izango da hau, otsailaren 23an, asteazkenean, martxoaren 1ean eta 8an, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Honetan gainera, hausnarketarako tartea izango da berdintasunak gizon-emakumeoi dakarkigunaz eta hezteko garaian generoak duen eraginaz aritzeko. Tailerran parte hartzea irekia eta doakoa da.