Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Saharar herriarekiko euskal elkarte ezberdinen elkartasunaren koordinazio politikoaren barnean, S.E.A.D.en Aldeko Otsailak 27 Euskal Elkarteen Koordinakundeak Sahararen Aldeko "Piztu Itxaropena" VIII. karabana martxan jarri du. Guztira sei trailer eta bi autobus osatuko dute aurtengo karabana eta Donostiako Zurriolatik, irtengo da otsailaren 18an 10:00etan. Honekin lotuta, otsailaren 27an Saharar nazioa aldarrikatu zuten egunean kontzentrazioa egingo da udaletxearen aurrean 19:30ean. Egun osoan zehar Saharar bandera jarrita egongo da elkartasun ikur moduan.