LOKEko gimnastika atala txapelketetan hasi da eta eskolarte eta amateur mailako txapelketako lehengo saioetan izan ziren otsailaren 11an, larunbata, Uharkape kiroldegian, Arrasaten.
Saileko entrenatzaileek jakitera eman digutenez, jardunaldi honetan kadete mailako taldeak lortu zuen emaitzarik hoberena, bigarren postua.
Ariadne Aguado, Ainara Apeztegia, Maira Millan, Ane Loiarte, Ane Ayestaran eta Alazne Gonzalez gaztek osatutzen duten taldeak hiru uztai eta bi pilotekin egin zuen lan saio honetan eta beste hamabi talde izan zituen aurkari.
Kadete mailako banakako gimnastek, berriz, Ariadna Aguado eta Ainara Apezteguiek uztaiarekin egin zuten lan eta bederatzigarren eta hamargarren izan ziren, hurrenez hurren.
Aizpea Arroyo eta Ane Ayestaran jubenilek ere tresna berdina erabili behar izan zuten haien lanetan. Aizpeak bosgarren postuan amiatu zuen lehia eta Anek hamahirugarrenean.
Hauetaz gain, helduen A mailan, Garazi Gomez gazteak bosgarren postua egin zuen.
Entrenatzaileek gogora arazi dutenez, “lehen urtea du Garazik maila honetan. Iaz Gipuzkoako txapeldun orde izan zen eta A mailan lehiatuko da orain”.
Gauzak honela, LOKEko entrenatzaileak oso pozik daude haien gimnastek lortu zituzten emaitzekin.