Igerilariek markak hausten jarraitu zuten

Nerea Eizagirre 2012ko otsailaren 20a

Buruntzaldea IKT-ko igerilariek lehengo asteburuan Gipuzkoako Neguko txapelketa izan zuten. Lan on aegin duten taldeko gazteek hiru probetan zilarrezko domina, brontzezko bat eta Espainiako gutxieneko marka berriak lortu baitzituzten. Baina hau ez da guztia izan, asteburu honetan, infantil mailako Euskadiko txapelketa izan baitute.

Gipuzkoako Neguko txapelketa izan zen lehengo asteburuan, otsailaren 11 eta 12an Tolosako Usabal kiroldegiko igerilekuan. Buruntzaldea IKT-ko gazteek asteburu bikaina izan zutela jakin arazi digu Borja Apeztegia entrenatzaielak, “denak benetan bikain aritu ziren eta horren erakusle dira lortutako emaitza paregabeak”.
Dominak eta markak

Taldeko arduradunak azaldu digunez, infantil mailan bakarrik lortu ziren dominak eta Iñigo Ibarburu eta Jone Vazquezek eskuratu zituzten.
Iñigok bi txapeldun ordetza lortu zituen 200 m. estilo eta 400 m. libre eta brontzezko domina 200 m. libreetan.
Gainera, azkenengo bi proba hauetan Espainiako txapelketarako marka gutxienekoa egin zuen eta dagoeneko Palma de Mallorcan sei probatan egongo da.
“Sari ederra, maila berean bera baino urte bat zaharragoak direnak sartzen direla eta bere proba onenak ez direla kontuan izanda,” aipatu du taldeko entrenatzaileak.
Bestalde, Jone Vazquezek 800 libre proban bigarren postua lortu zuten. “Urte hasieratik hobekuntza handia izan du distantzia honetan,” jakin arazi du Apeztegiak.
Hauetaz gain, Haitz Mitxelenak aspladitik begiz jota zuen gutxieneko marka lortu zuen, 200 tximeletakoa.

Guztiak ongi

Baina Buruntzaldeako talde kide guztiek ahal zuten guztia eman zuten txapelektan eta honela 28 marka pertsonalak hautsi zituztela azpimarratu du Borja Apeztegiak.
Aipatzekoak dira, entrenatzailearen ustez, Itsaso Tolosaren emaitzak. Itsasok 8 probatan parte hartu zuen eta horietako seietan bere marka pertsonala hobetu zuen.
Era berean, Mikel Esnalek ere 8 proba egin zituen eta proba indibidualetan 200 m. libre, 50 m. bizkar eta 100 m. estiloetan hobetu zituen markak eta Apeztegiaren hitzetan, “erreleboetan ere bikain aritu zen”.
Hauetaz gain, Kevin Iglesiasek 800 m. libre eta 100 m. estiloetan lortu zuen hobekuntza; Garazi Alkortak 100 m. libre, 50 m. tximeleta eta 400 m. libretan eta Mikel Sotok lau marka pertsonal egin zituen.
Azkenik, Naiara Lizasok erreleboetan parte hartu eta Buruntzaldea IKTko entrenatzaileak azaldu digunez, “bere denborak ofizialak ez diren arren, 50 m. libre eta 100 m. libreetan Espainiako txapelketako gutxienekoetatik gertu ibili zen”.
4x100 m. erreleboan ere, mutilek haien marka 9 segundutan hobetzea lortu zuten.