Urrezko inauteriak

Txintxarri 2012ko ots. 20a, 17:43
Inauteriak pasa dira baina herrian jai giroa aparta izan da asteburu guztian eta horren lekuko hemen bildutakoak. Larunbatean su olinpikoak egin zuen ibilbidea herriko kaleetan barrena eta ondoren Okendo plazara iristearekin batera hasi zen festa handia. Denetariko mozorroak ikusi ahal izan ziren baina batez ere, kirolariak nagusitu ziren arratsaldeko desfilean. Igandean berriz, euskal inauterien tartea izan zen.