
Aurreko urteetan bezala Juankar Balerdiren amaren eta anaiaren heriotza gogoratuko dute otsaileko azken ostiralean.
Hileko azken ostiralero elkartzen dira herriko presoen senide eta lagunak, Udaletxe aurrean, presoen eskubideen alde eta hauei ezartzen zaizkien salbuespen neurrien aurka. Gaur, esan bezala, Argi Iturralde eta Iñaki Balerdiren istripua gogoratuko du gainera kontzentrazioak.
Lasarte-Oriako lau presok jarraitzen dute kartzelan Parot doktrina ezarri zaielako, Ina Orotegi, Mitxel Turrientes, Txurdi Rezabal eta Niko Franciscok, eta beste bik ere, Xanti Arrospide eta Juankar Balerdik 20 urte baino gehiago bete dituzte kartzelan eta laster egongo dira egoera berean.
Bestalde, datoren asteartean arratsaldeko 19:00etan Villa Mirentxu azpiko aretoan aurkeztuko da Herrira mugimendu berria.