24_“Bitxiak edozeinek egin ditzake”

maider-azurmendi 2012ko otsailaren 24a

Martxoan Ttakun kultur elkarteak bitxiak egiteko tailerra antolatu du eta honetan irakasle arituko da Olga Blanco. Martxoaren 8an hasiko da ikastaroa eta lau ostegunetan zehar burutuko da 19:00etatik 21:00etara Erribera kaleko Ttakunen egoitza zaharrean. Aurtengoan bitxiak material birziklatuarekin egingo dira eta dagoeneko izena emateko aukera dago Ttakunen.

Bigarren urtea da Olga Blancok hartzen duela bitxigintza ikastaroaren gidaritza eta aurten berrerabilera izango du ardatz.

Zer ikasiko dute ikastaroan parte hartzen dutenek?
Hasteko esan zerotik hasiko garela beraz edozeinek har dezake parte. Erraz egiteko gauzak egingo ditugu, ez da trebetasun berezirik behar. Lehen saioan bakoitza bitxi bat egiteko gai izango da.