Andaluzia Eguna ospatuko da igandean

Txintxarri Aldizkaria 2012ko otsailaren 24a

Lasarte-Oriako Semblante Andaluz elkarteak Andaluziaren eguna ospatuko du igandean. Nahiz eta berez, erkidegoaren eguna, otsailaren 28an izan, egun batzuk aurerratu eta igandean, otsailaren 26an, hainbat ekintza antolatu ditu elkarteak.
Ohikoa den moduan, Zumaburuko Arantzazuko Amaren parrokian egingo den rozio-mezarekin emango diote hasiera egun bereziari, 13:15ean eta bazkari herrikoia egingo dute elkartean bertan, 14:30ean aldera.
Eta egunari amaiera borobila emateko, 17:30ean Sentimiento taldearen musika emanaldiaz gozatu ahal izango dute elkartearen egoitzara gerturatzen diren elkarteko kide eta herritarrek.