Ehiza txapelketa atzeratu egin da

Txintxarri Aldizkaria 2012ko otsailaren 24a

Buruntz-Azpi elkarteko ehiza txapelketaren data aldatu duela jakin arazi nahi die herritarrei. Lehiaketa martxoaren 11ra, igandera atzeratu da. Ordua eta lekuari dagokionez, ez dago aldaketarik, beraz, 9:00etan hasiko da Buruntza mendiko magaletan.
Zakurrekin egiten den ehiza txikiko lehiaketa txapelketa da eta elkarteko bazkideek, zein ehiztari federatuek parte hartu dezaketela gogoratzen du elkarteak. Eta atzerapen hori dela eta, txapelketan izena emateko epea irekia egongo da datorren martxoaren 8a ostegunera bitartean.